XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ederra, baña zuretzat eta neretzat ez da izango....

Itz tamalgarriak egitan, itz negargarriak.

Baña amaikak gaur ere gure artean alkarri esan ditzaitekenak, biek dakiten bezela, bazterrik bazter dabiltzanean.

A zer zeru ederra, baña orrela bagabiltza, ez da guretzat izango... Onetan ilko bagiña, ez giñake aruntz gora joango.

Baña ez naiz gaur oiekin; gaur zurekin naiz, irakurle! Eta zu, Jauna'ri eskerrak, bere maitasunean, bere adizkidetasunean, bere grazian bizi zera.

Zuk begiak uste osoz zerura jaso-ta ori neretzako dago, esan dezakezu, zeru ortara, laster joango naiz.

Entzun: Lengoan esan gendun, Paulo Deuna'k dionez,(obeto esateko) Espiritu Santua'k Paulo'n aoz dionez, grazian bizi diranak, Jaungoikoa'ren seme dirala.

Zu beraz Jaungoikoa'ren seme maite zera.

Emen, ludi onetan, aitaren ondasunak semearentzat izaten dira.

Jaungoikoa'renak, gu bere semeak bagera, ez ote dira guretzat izango? Bai orixe!! Ara Espiritu Santua'k diona: Si filii et haeredes (Rom. 8, 17).

Seme bagera, oñordeko ere bai; Aita'ren ondasunen jabe ere izango gera.

Gure zeruko Aita'ren ondasunak, nork zenbatu? Domini est terra et plenitudo eius (Ps. 23,1).

Jaungoikoa'rena da lurra eta bere zabalero guztia.

Tui sunt coeli et tua est terra (Ps. 8,12).

Jauna, zureak dira zeru-goiak, eta zurea lurra ere.